XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ARRANTZU-ESKUARTEEN ANTOLAKETARAKO ARTEZKARITZA. ARRANTZU-IKUSKARITZA

Eginkizunak: - Itsasokoez besteko uretako arrantzua, maskulu-bilketa eta arrain-hazkuntzarako arauak betetzen diren zaindu; alor horretako baimenak ematea.

- Alor honetako ixilpeko lanen ikuskaritza egitea.

- Zigortze-espediente eta agiriak.

ARRANTZU-ANTOLAKETA Eginkizunak: - Arrantzuntziak egiteko baimenak ematea, baimenak banatzea, alorrari laguntzak ematea, maskulutegi eta arrain-hazkuntzarako antolapideak eta orotariko ustiaketarako baimenak ematea.

- Araubideen proposamenak egitea.

- Teknikabideen hobekuntza, itsasuntzien konponketa eta eraberritzea, arrain-lekuen arakatzea eta beste eratako laguntzabide eta dirulaguntzen plangintza.

ARRANTZU-IKUSKETARAKO GIPUZKOAKO ATALA / Satrustegi Hiribidea, 8 / ONDAR-ETXE etxea / Tfna: (943) 21.41.24 / 20.008 - DONOSTIA.

ARRANTZU-IKUSKETARAKO BIZKAIKO ATALA / Fray Leku Kalea, 1 / Tfna: (94) 688.01.08 / BERMEO (Bizkaia).

Zerbitzuak: - Arrantzu-alorreko ixilpeko ekintzen ikuskaketa.

- Bakoitzak bere lurralde barneko espedienteen biderapena.

NEKAZARITZA-MERKATALBIDEA Eginkizunak: - Nekazaritza-gaietako feriak eta azokak antolatzea.

- Nekazaritza-ekoizkien jatorri-izena, sailkaketa eta araubiderako egitasmoak egitea.

- Nekazaritza-Enpresarien Elkarteen sailkapena, erroldaritza eta ikuskaketa.

- Lehengaien eta landutako ekoizkien ontasun-maila ikuskatzea.

- Nekazaritza-ekoizkien kontsumoa bultzatzeko egitasmoak lantzea.

- Nekazaritzako ekoizkien iruzurregatik espedienteak egitea.

NEKAZARITZA-EGITURA ETA DIRUBIDEETARAKO ARTEZKARITZA Eginkizunak: - Honako gai hauetan oinarrizko araubideak landu eta proposamenak egitea eta Foru-Aldundien ekintzak elkarkidetzea: Landalurretako azpiegitura, lur-zatiak biltzea eta nekazaritzarako lur eta urei buruzko egitamuak lantzea.

Landalurren antolaketa eta honi buruzko egitamuak lantzea.

Nekazaritza-atal edo ustiategien, ekoizpideen eta egituren hobekuntzarako egitamuak lantzea.

Baserriko bizitza-maila eta emankortasuna hobetzeko, teknologia berriak gehitzea.

Nekaritza-ustiategiei teknika eta ekonomiari buruzko aholkularitza ematea.

NEKAZARITZA-ARRANTZUKO INDUSTRIA ETA MERKATALBIDEETARAKO ARTEZKARITZA NEKAZARITZA-INDUSTRIAK Eginkizunak: - Nekazaritza industrien suztaketa, berrikuntzak egon daudenean eta larrialdian dauden enpresa eta sailen birrantolaketa.

- Nekazaritzako industrien erroldaritza eta zaingoa.

ARRANTZU-INDUSTRIAK Eginkizunak: @- Arrantzugintzaren suztaketa, berrikuntzak egon daudenean eta larrialdian dauden enpresa eta sailen birrantolaketarako egitasmoak lantzea.

- Arrantzu-industrien erroldaritza eta zaingoa.

ARRANTZU-MERKATALBIDEA Eginkizunak: - Arrantzu-gaietako azokak antolatzea, jatorrizko kaietan.

- Arrantzu-ekoizkien kontsumoa bultzatzeko egitasmoak lantzea.

- Lehengaien eta landutako ekoizkien ontasun-maila ikuskatzea.

- Arrantzu-ekoizkien iruzurregatik espedienteak egitea.